XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komentariorik ez du behar.

Grekozale hauek beren artean konparatuz gero sua eta ura konparatzen da, antzak eta diferentziak txokagarriak dira.

Dena den, aldeak alde, Jesuiten eskolak badu oraino jarraitunik: grekoa da euskara kultoa lantzeko bidea.

Edozeinek pentsa lezake, ordea, objekzio gisa, kontraesan bat dagoela, nahi omen den helburuaren eta hartaratzeko nahi den moduaren artean: euskara modernotu egin nahi bait da, baina nola eta, antigoalera itzuliz...

Nola aurreratu atzerantz joanez?.

Objekzio honek suposatzen du, klasiko greko-latinoak izango direla, izan, oso klasiko bikainak, baina moderno ez direla.

Eredu miresgarri, baina pasatuak direla.

Ordea, horixe ez ligukete onartuko berek.

Sinestuta bait zeuden, klasiko greko-latinoak, atzoko nahiz biharko zein betikoak zirela. .

Kontraesana, guretzat egon daiteke, haientzat ez zegoen.

Hau izan zen Eskola honen izpiritua: euskaltasuna, kristautasuna eta humanitate klasikoak bat-bat egiten zituen.

25 urte da Orixe hil zela, eta laster, jaio zela 100 urtegarrena egingo digu.

Arana Goirik orduantsu ekiten zion bere lanari.

Mende bat. Aukera on bat apika, errepasoa emateko mende bat hizkuntz borrokari.

Borroka luze bat izan da, gora eta behera gozo-min askorekin.

Bere luzean begiratuta, Pizkundea, gerra, gerraosteko berrastapenak, poesia kultoa eta bertsoa, herri-kultura eta euskara kultoa, hainbat adar eta lore ageri zaigu, hainbat lan eta pena, ekinaldi eta frakaso, lorpen, Lizardi, Lauaxeta, Aitzol, itzulpenak, literatur kreazioa, ikastoletarako testugintza, Euzko Gogoa, Eskola honen elkar-laneko emaitza nagusia...

Eta aroaren ardatza bezala iruditzen zaigu Orixeren inguruan aipaturiko lagunartea, diferentziei koherentzia ematen, urruntasunak biltzen (...).